XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

PEDRO AXULAR (1556-1644) Hauxe dugu, noski, Etxepare, Leizarraga eta Oihenarterekin batean, euskal-idazle zaharren maisu eta aitzindari izandako gizona.

Axular-en izena euskal-literaturan ez-ezik, euskal-elezaharretan ere itsatsita gelditu da, herriaren gogoan hain sakondua geratu baitzen hizlari eta izkiriatzaile honen izena.

Aita Villasantek honela diotsagu Sarako erretore ospatsuaz: Euskaldun prosaren kreatzailea dugu Axular.

Eta haren liburuak, aspaldiko euskal-literaturan, egitez eta izatez halako buruzagitza bat izan duela, ezin ukatu.

Orduko egoitzak, euskal kontzientzia urriak eta nolabaiteko giroak jasan zezakeen moduko gidaritza bat.